| Lehengoaken
Zuzendaritzak, haren jarduera guztien Kalitatea hobetu eta maila
altua iristeko helburuz, Ingurugiroa eta langileen eta erakundearekin
harremanetan jartzen direnen osasuna babestuz, bere Osoko Kudeaketarako
Politika abiaburu batzuen bitartez zehaztu du. Abiaburu horiek honakook
dira:
1. Kalitatearen, Ingurugiroaren eta Segurtasunaren arloan aplikatu
ahal diren lege eta arauak bete eta betearaztea.
2. Enpresa honetako langile guztiek Osoko Kudeaketa Sistemaren ibilera
eta Osoko Kudeaketarako Politikaren garapenean parte eta ardura
hartzea sustatzea.
3. Lehengoaken jardueren Kalitatean eragin txarra duten eta ingurugiroa
mehatxatzen duten edo enpresako langileentzat edo, orokorrean, gizartearentzat
arriskua ekartzen duten faktoreak oro saihestu eta ezabatzeko beharrezkoak
diren neurriak ezartzea.
4. Bezeroen gogobetetasuna erabiltzea, bai barne bai kanpo mailan,
Erakundea Etengabe Hobetzeko politikan funtsezkoa den adierazle
bezala.
5. Enpresak Kalitatearen, Ingurugiroaren eta Segurtasunaren arloan
ezarritako xedapen guztiak betetzea sustatzea, gure hornitzaile,
kontratari eta azpikontratariengan.
Lehengoaken Zuzendaritzak, Osoko Kudeaketa Sistemaren ibilera langile
guztien lana dela dakielarik, konpromisoa harturik du Osoko Kudeaketa
Sistema praktikan arinago eta hobeto jartzea ahalbidetzen duen langile
guztien prestakuntzarako.
|